Ribera del Arga BHIko nekazaritza sektorea, nazioarteko proiekzioarekin

2024/04/26

Apirileko hirugarren astean, Ribera del Arga BHIko Nekazaritza Saileko bi ordezkarik prestakuntza-egonaldiak egin zituzten Belgikan eta Txekiar Errepublikan. Bertan, jarduera teknikoak eta profesionalak uztartu ziren hainbat prestakuntza- eta enpresa-zentrotan, klima-aldaketaren erronka batzuk ezagutzeko. Hala ere, aisialdirako denbora ere egon zen, jarduera ludikoekin eta bisita turistikoekin.

Belgikako taldeak aukera izan zuen landareak erabiliz lurzoruak berreskuratzea bilatzen duten fitorremediazio-teknikak modu praktikoan ezagutzeko. Honekin batera, birziklatzeko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera ere izan zuten, Gembloux-en bi zentro teknologiko bisitatzeaz gain.

Txekiar Errepublikako taldeak Mendelgo museoa, Kкešingo estazio atmosferikoa eta lurzoruan ura atxikitzeko hainbat metodo aplikatzen diren lursail bat bisitatu zituen, klima-aldaketaren aurka borrokatzen direnak. Bestalde, bi teilatu berde sortzeko aukera izan zuten, ura atxikitzeko eta eraikinak isolatzeko.

Bi egonaldi horien arrazoia da Nekazaritza bi ERASMUS + proiektutan murgilduta dagoela, klima-aldaketari aurre egiteko erronka desberdinak jorratzen dituztenak. Ikasturte honetan hasitako bi proiektu horiei esker, Eslovenia, Frantzia, Polonia eta Belgikan egonaldiak egiteko aukera izango da 2026ko ekainera arte.

Beste alderdi interesgarri bat da 2025eko udaberrian Ribera del Arga BHI izango dela bi ERASMUS + topaketa antolatuko dituen erakundea, eta Peralta Europako elkargune eta lankidetzarako gune bihurtuko dela.

Horri guztiari esker, nekazaritzako ikasleek kultura-, hizkuntza- eta giza murgiltze-esperientzia bat izango dute, bizitzarako prestakuntza hobea izateko.


Argazki gehiago hemen.